Ameriketako indiarrek, nerabezaroan, animalia totemikoaren bila abiatzen dira; topatu ostean, bizi guztian izango dute bidaia-lagun eta inspirazio iturri. Egoera zailetan, arranoaren abiada, jaguarraren ausardia edo dortokaren eroapena bilatzen dute euren baitan, garai batean lagun totemikoarekin bat egin eta haren bertute bereizgarriaren jabe egin zirela sinistuta. Txaman batek animalien magiaz berba egingo dizu eta zientzialari batek auto-sugestioaz, baina gauza bera esaten dute modu ezberdinez.

Agian hobe genuke geure baitan animalia indartsu eta “autentiko” bat bilatuko bagenu, nork berea.

 IÑAKI GARZIA.

Kalokagaitiaren bidean 12 aztarna. Donajaku bidean horiz  markatuta dago bidea, hona hemen orientabide gisa  nik erabiltzen ditudan balizak. Nire lana bideratzen laguntzen didatenak, nire ikasleak  planteatutako helmugara, KALOKAGAITIAra,  ailegatzen laguntzeko baliagarriak .

Lan honen antolakuntza, aztarna hauen egitura:

Ø  Gaiaren aurkezpena:  Sarrera  txiki baten bidez honen garrantzia eta ikuspuntua.

Ø  Gogoeta: Ipuin, kontakizun bat hausnarketa bultzatzeko. Zenbait kasutan ikasleek haien gogoeta azaldu beharko dute.

Ø  Aipua: Maider Arregik  bertso  bat  egin du aztarna  bakoitzeko, norberak egin dezala marrazkiak .