Tag Archive: isiltasuna


1.- Entzun zure gorputzaren jakinduriari. Aukeratu deten jokaerak eroso senti arazten nauen galdetuko idiot nere buruari. Eroso sentitzen naiz? Bai, Ez… Gorputza deseroso sentitzen bada fisikoki edo emozionalki , kontuz. Bestalde gustora sentitzen banaiz jarraitu horrela, aukera ona egin det.

2.- Orainean bizi, une horixe baita daukaten bakarra.  Jarri harreta une honetan, hementxe, oraintxe. Denbora guztian osotasuna bilatu. Datorrena datorrela onartu eta gertaera horrekin ikasi; gero pasatzen utzi. Oraina izan behar duen bezelakoa da. Nik sortzen det gertatzen zaidan guztia. Naturak lege batzuk baititu hori gertatzeko. Une hau horrelakoa da
Unibertsoa dan bezelakoa dalako.

3.- Isiltasunari, meditazioari, errezatzeari denbora eskeini. Hartu unetxo bat barne hizketaldia, pentsamendua isil arazteko. Barneko biziari harreta jarri zure sena edo intuizioaz gidatua izateko. Kanpokoak ezingo dizute ongi adierazi zer komeni zaizun edo zer ez.

4.- Kanpoko onarpenaren beharrari uko egin. Zure askatasunagatik ez dezu kanpoko oniritziaren beharrik. Zuk dakizu zenbat balio dezun, kanpokoek ezin dizute zapuztu zuk balio dezuna. Kanpokoen iritziei ez eman garrantzi gehiegi.

5.- Egoera edo pertsona baten aurrean haserre erantzuten dezunean, gogoratu zu bakarrrik zeure buruarekin borrokatzen ari zerala. Aurre egite hori, sufrimendu zaharrek sortutako defentsen erreakzio bat baita. Erreakzio horri uko egiten diozunean sendatuko zera ea unibertsoaren fluxuarekin bat etorriko zera.

6.- Gogoratu kanpoko munduak hemen zure barruko errealitatea isladatzen duela. Gehien gorrotatzen dezuna, zeuri gehien ukatzen diozuna da. Gehien maitatzen dezuna, zeure barruan gehiena nahi dezuna da. Erlazioen ispilua erabili zure bilakaera bideratzeko. Helburua norbera osotasunean ezagutzea da. Lortzean, nahi dezun guztia automatikoki etorriko zaizu eta atsekabetzen dizun guztia desagetuko da.

7.- Iritzien kargaz libratu zaitez.  Egoerak, gertaerak soilik dira; iritzien bitartez zer dan ona zer dan txarra adierazten degu. Dena ulertu eta barkatu daiteke baina juzgatzerakoanulermenatik alde egiten dezu eta ikasteko ta maitatzeko prozesua bertan behera uzten dezu. Besteak juzgatzean zure autoonarpena ukatzen dezu. Gogoratu bakartzen dezun pertsona bakoitzak zurekiko maitasuna handitzen duela.

8.- Ez kutsatu gorputza toxinekin, izan janaria, edaria edo emozio toxikoak. Zure gorputzak bizia mantentzeaz gain, bilakaeraren bidaiara eramango zaituen ibilgailua baita. Zelula bakoitzaren osasunak ongizatera daramaizu; zelula bakoitza kontzientzia puntu bat da, zu zeran kontzientzia eremuaren barne dagoena.

9.- Aldatu beldurra eragiten duen jokaera, maitasuna eragiten duen jokaeragatik. Beldurra antzinean bizi den memoriaren ondorioa da. Aspaldi  sufritu arazi zigun zerbaitek orain ere sufritu arazten digu eta alferrik da. Zure barne indarrak beldurrari aurre egin behar dio eta pentsamendu hori desagertu arazi; pasatakoa pasa da, ez berriro errepikatu jarrera horiek.

10.- Ulertu ezazu mundu fisikoa adimen sakon baten  ispilua besterik ez dala. Adimena materia eta energia guztiaren antolatzaile ikustezina da. Adimen horren zati bat zeranez, kreazio eta kosmos-aren antolatzaileetako bat zera. Guztiarekin lotuta zaudenez, planetaren airea eta ura kutsatzea galerazita daukazu. Baina sakonago joanaz, ezin duzu bizi buru toxiko batekin; alegia, pentsamendu bakoitzak adimen osoan eragiten du. Orekatua eta garbitasunez bizitzitzea zuretzat onena da Lurrarentzat bezela.

Anuncios